urr-1 Idi-isatsa

 

NEURO-MARKETINGa

Neurozientzien aplikazioz sortu eta egokituriko egungo  teknika horrek kontsumitzailearen joerak, izaera kontsumista, merkataritzaren banakuntza, elikagaien kokapena eta, hitz batez, salmentak hobetzeko aukera eman dezakeen guztia aztertzen du, erosketa espontaneoei arreta berezia emanez.

Azalera handietan, batik bat, erosketa guztien %60 ere izan daitezke espontaneoak: kontsumitzaileak konpulsiboki egiten ditu, planifikatu gabe, beharrezkoak ez diren objektuak eskuratzeko estimuluek eraginik. Funtsezkoak, aldiz, saltzailearen negozioaren ikuspegitik.

Kontsumitzaile asko daude horrelako jokaera manipulatzaileen aurka, herritarraren intimotasuna arakatzen dutelako, bera konturatu gabe, eta berak nahi ez duena ere egingo du (behar ez duen gauza bat erosi, adibidez), publizitateak behin eta berriro aginduta.

Teknika horiei esker jakin daiteke zergatik utzi zaion produktu bat erosteari, nolako taktika jarraitu beharko den, etab. Neurri batzuk hartu dituzte saltokiek kontsumitzaileari behar lukeena baino gehiago eros dezan, hala nola:

  1. a) orgatxo handia jartzea (txikian gauza gutxiago sartzen direlako),
  2. b) sarrera eskuinean eta kutxak ezkerretara kokatzea,
  3. c) eskakizun handieneko objektuak (barazkiak, frutak) toki pribilegiatuan jartzea,
  4. d) tarteka, objektuen kokapena aldatzea, kontsumitzaileak bila dabilela, denbora gehiago eman dezan saltokian,
  5. e) produktu garestienak begien altueran jartzea (makurtzeko aski alferrak garela jakinik),
  6. f) korridoreak estutzea, geldialdiak egin behar izateko,
  7. g) produktuak gaika taldekatzea (gurina, galletak, marmelada),
  8. h) usain lurrintsuen bitartez bezeroa liluratzea,
  9. i) kostu txikikoak kutxa ondoan jartzea (ilaran dagoela, kontsumitzaileak azken sosak xahutu ditzan),
  10. j) produktuak beren tokitik kanpo era xelebrean metatzea (agtun latak txalupa itxurako batean, adibidez), kontsumitzaileak produktu hori merkeago dagoela uste izan dezan,
  11. k) erlojurik eta, areago, argitasun naturalik ez izatea, presarik izan ez dezan,
  12. l) ibilbide luzeak eginaraztea, nekeak bezeroaren defendabideak ahuldu egiten dituelako, etab.

01. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu