Urr12- Udareak ardotan

Egunon, gazteak eta besteak. Hitza hitz, lepoa lodi. Atzo pendiente utzi genuen ehizaren gaineko bigarren zatia, ezta? Hona hemen.

Gastronomiaz ari garela, nolako prestakizunak egin behar diren kontuan izanik, ehizakiak bitan sailkatu izan ohi dira:

  1. iledunak (ugaztunak):
adarzabala Dama dama gamo daim fallow deer
basahuntza Capra pyrenaica cabra montés bouquetin spanish ibex
basurdea Sus scrofa jabalí sanglier wild boar
erbia Lepus sp. liebre lievre hare
mendi-untxia Oryctolagus cuniculus conejo lapin rabbit
oreina Cervus elaphus ciervo cerf deer
orkatza Capreolus capreolus corzo chevreuil roe deer
sarrioa Rupicapra rupicapra rebeco, sarrio chamois alpine chamois
  1. lumadunak (hegaztiak):
ahate buztanluzea Anas acuta ánade rabudo canard pilet pintail
ahate gorrizta Netta rufina pato colorado nette rouse red-crested
ahate kopetazuria Fulica atra focha común foulque macroule coot
ahate mokozabala Anas clypeata pato cuchara canard souchet shoveler
ahate txistularia Anas penelope silbón siffleur wigeon
antzara Anser anser ansar, ganso oie goose
araba-zozo beltza Sturnus unicolor estornino negro étourneau starling
araba-zozo pikarta Sturnus vulgaris estornino pinto étourneau sansonnet european starling
birigarro txikia Turdus iliacus zorzal alirrojo grive mauvis redwing
birigarroa Turdus philomelos malviz grive musicienne song trush
durdula Turdus pilaris zorzal real grive litorne fieldfare
eper afrikarra Alectoris barbara perdiz moruna perdrix noire  
eper gorria Alectoris rufa perdiz perdrix partridge
eper grisa Perdix perdix perdiz pardilla perdrix grise  
eskinosoa Garrulus glandarius arrendajo geai des chênes jay
galeperra Coturnix coturnix codorniz caille quail
garraztarroa Turdus viscivorus zorzal charlo grive draine mistle thrush
haitz-usoa Columba livia paloma bravía pigeon giset rock dove
hegabera Vanellus vanellus avefría vanneau huppe lapwing
ipar-ahatea Anas strepera ánade friso canard chipeau gadwall
istingorra Gallinago gallinago percaza sourde jack snipe
istingor txikia Lymnocryptes minimus becacina bécassine des marais snipe
mika Pica pica urraca pie bavarde magpie
murgilari arrunta Aythya ferina porrón común fuligule milouin pochard
murgilari mottoduna Aythya fuligula porrón moñudo fuligule morillon tufted duc
nauderra, faisaia s Phasianus colchicu faisán faisan pheasan
oilagorra, azaia Scolopax rusticola becada bécasse woodcock
pagausoa, basousoa s Columba palumbu paloma torcaz pigeon ramier wood pigeon
txoloma Columba oenas paloma zurita pigeon colombine e stock dove
uda-zertzeta Anas querquedula carretona sarcelle d’été garganey
uroiloa Gallinula chloropu polla de agua poule d’eau moorhen
usapala Streptopelia sp tórtola tourterelle dove
zertzeta Anas crecca cerceta común sarcelle d’hiver teal
zozoa Turdus merula mirlo común merle noir blackbird

Tamainari dagokionez, bi ehiza mota bereizten dira, oro har, geroagoko prestaerei begira: larria (oreina, basurdea) eta xehea (untxia, usoa). Animalia harrapatutakoan, egokitu beharra dago, zein bere ezaugarrien (tamaina, sexua, etab.) arabera. Hegaztiak eta ehiza xehea ehiztariak etxera eramaten ditu, bertan garbitu, hustu eta ebakitzeko. Ehiza larria bertatik bertan prestatzen da: aurrena erraiak erauztea da, zatirik arriskutsuenak direlako horiexek (ez ehiztariak, ez kontsumitzaileak, ez dakite animaliak zer jan duen (metal astun, pestizida, pozoi edo antzekorik irentsi duen), nolako gaixotasunak (parasitosiak) zituen, etab. Piztia handiak (gurean, oreinak), berriz, bertan laurdentzen dira, eroateko galarazpenak saihesteko.

Sukaldaritzan eraginik izango duen beste sailkapen bat hau da: aske bizi den piztia eta, bestetik, ehiztaria joan arte kasik, bizitza osoa kaiolan gatibu eman duen animalia: basatiaren okela gogorra izaten da, aske bizi denak atleta izan behar duelako bizirik irauteko (hazkurria bilatu behar, harraparien jaki izan gabe) eta, gainera, nekeak eta beldurrak eraginiko estresaren ondorioz, haragi horrek azido laktiko ugari daukalako.

Horregatik, eta ohiko hainbat gaitzetatik urrun ibiltzeko, animalia horiek kuzinatu aurretik beratzea komeni izaten da, baina neurriz, saltokian erositakoa kontsumitzaileak ez baitaki noiz hil duten; izan ere, denbora igaro ahala, bestelako kutsaduren arriskua larritu egiten da. Iraganean, menderik mende (Egipto zaharrean aurkitu dira horren aztarnak), harrapatutako piezak beratzen (horri faisander esaten zitzaion frantsesez) utzi izan dira tarte luze batez baina, klasikoek diotenez, beratzearen eta usteltzearen artean ez dago berebiziko aldea. Nauder edo faisaia, adibidez, hilabete utzi behar izaten zen (hozkailuan sartu gabe, jakina), haragia guri zedin; oilagorra, mokotik eskegi eta erori arte (bi hilabete eta erdi).

Hau dena Elikadura hiztegitik lapurtu dugu.

12. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu