Urr16- Karlos Zabalaren amuarraina

 

Urriarenak egin du, kasik. Kontsumo eta akopio egunak datoz orain: erosi, erosi behar, dagoen guztia. Aukera, aukera! Hiper eta supermerkatu guztiak gure zain, alfonbra gorria ezarriz. Merke, merke! Oilasko bat nahi duzu? Eraman hamar eta bi euroko deskontua egingo dizugu, zeu zarelako gure bezerorik hoberena.

Etc.

Gure iruzurren jauregi, taberna edo txoko txiki horretan, egungo fenizioek ezartzen dizkiguten eragozpenak (eta, inoiz, bertatik irteteko bidea) agertuko dira.

 

IRUZURREN TENPLUA

Arrainen itxura txukuntzea. Distiratsuago, argiago, ikusgarriago ager daitezen, foku gorrixka indartsuez argitzen dira arrainak, beste arrain batzuen odolaz igurzten dizkiete zakatzak, tarteka ura botatzen zaie…

Itxura txukuntzerik ez dagoenean, azala kendu eta xerratan saltzen da; edo azal, hezur eta guzti, baina bururik gabe, arrain eta krustazeo batzuk (ganba, misera, langostino…): buruan freskotasunaren berri zehatz-mehatz alderdi askok emango digutenez (begia, zakatzak…), hori dena ezabatu behar da.

Zer egin? Herritarren boikota oso arma eraginkorra da. Ahoz aho (edo sare sozialen bitartez) zabaltzen den egia azkar eta seguru iristen da behar den tokiraino. Erbiaren prezioan erbikia; katukia, katu prezioan. Horrela luze jokatu ahal izango dugu. Bestela…

16. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu