Urr17- Pá amb tomáquet

PÁ AMB TOMÀQUET

Bere hizkuntzan, katalanez, ezagutarazi da gure artean Katalunia edo Principat-etik kanpora ere, Herrialde Katalanetan jatorria duen jaki hau tomate-ogia. Katalan denen ezaugarri bereizgarrri eta herrialde katalanetan tipiko .

Berez, tomate helduz igurtzi, olio tanta batez busti eta gatzez amaitutako ogi xerra (inoiz, xigortua) baizik ez da. Baina, bere soiltasunean, goxo-goxo, merke, egiteko erraz, nutritibo eta osasuntsua, saltsa berdea, patata tortila edo sagar errea bezala.

Historikoki, nekazari katalanen jakiaren euskarri izan da, soilik ez zelako ia inoiz hartzen, beti hesteki (botifarra, saltxitxoi), parrillan erretako berdura, sardinzar edo beste arrain gazi edo lehorturen batekin osatzen zelako otordu laburra.

17. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu