Urr18- Buztanbeltza

IRUZURRAREN TENPLUA

Erreximenta, konfitura edo marmeladako azukrea

Fruta kantitateko, Europako legeak azukre pisu jakin bat baizik onartzen ez duenez, azukrea ez ezik, sirop edo almibarra ere eransten zaio eta, beraz, formula kualitatiboan honela agertzen da: “…mertxika, %32; azukrea, %27; siropa, %24; glukosa, %9….”.

Kontsumitzaileak, ikusi batera, ezin dezake atzeman zenbat azukre erantsi zaion erreximentari eta zenbat den frutaren berezko fruktosa. Jakin gabe doa: azukrea fruta baino merkeagoa izateaz gainera, apetitua piztu eta adikzioa sortzen du.

Komentarioa betikoa izango da: “Merkea akaso bai, baina xoxoa, geza da marmelada hori, ezta?”

Kontserbatzaile eraginkorra da azukrea baina eginkizun berbera (pH jaistea, alegia) limoi zukuak bete dezake hemen.

Zer egin? Aurreneko aldian, behintzat, begiratu arretaz eta irakurri etiketako formula; kalkulatu zenbat azukre metatzen den, konparatu, ez izan kontuan prezioa bakarrik, etc. Fruta ez dena azukre da. Ez erosi osasuna kaltetuko dizun osagai bat (azukrea) erreximenta prezioan.

18. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu