Urr25- Papardoa

IRUZURRAREN TENPLUA

GLASEATZEA

Hona iruzur legal bat: glaseatzea. Izoztutako babesle ona izotza edo jela denez, elikagai izoztuen fabrikatzaileak negozio-bide galanta asmatu du: arraina izoztu, atera eta uretan blaitu, berriro izoztu, berriro blaitu uretan… Horri esker, arraina ederki babesturik egongo da baina guk ura arrain prezioan erosi dugu. Legea ez dago biziki zorrotz, alderdi horretatik: %20raino erants dakioke deus ere adierazi gabe, baina… legala da ur kiloko 40 euro ordaintzea.

Zer egin? Herritarren boikota oso arma eraginkorra da. Ahoz aho (edo sare sozialen bitartez) zabaltzen den egia azkar eta seguru iristen da behar den tokiraino.

 

25. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu