Urr26- Banana krema

MOLUSKUAK

sin: soinbera (latinez, mollis, guri, belaxka). Orno edo bertebra gabeko eta, izenak dioen bezala, gorputz biguneko animaliak dira. Zientzialariek zortzi klasetan sailkatuak badituzte ere, guk jangarri ditugun gehienak horietako hirutan ezagun ditugu, gutxi-asko: gasteropodoak edo, etimologiak dioen gisara, tripa hankatzat baliatzen dutenak (oskol bakarrekoak: barraskiloa, izarra, trikua, lapa, lanperna, karrakela), bibalboak edo, etimoz, oskolbidunak: muxila, txirla, kadeluxa, bieira, berberetxoa, datila, muskuilua, ostra) eta zefalopodoak (grezieraz, hankak buruan eduki bai, baina kanpoan ez dute oskolik: olagarroa, txautxa, txipiroia, txokoa…

Bizimoduari dagokionez, batzuk geldirik daude ia beti (lanperna, lapa, bibalboak), zenbait lehorrean bizi dira (barea, barraskiloa), besteren bat mareen arteko gunean dabiltza edo hondoan, asko mugitu gabe, eskuarki; zefalopodoak itsas uretan, igerian eta ehizan (arrantzan) ikasi baitute.

Elikagaia iragazketa bidez eskuratzen dutenez, ura kutsaturik badago oso litekeena da gaitzak transmititzea haien irensleei (guri), gordinik jaten baditugu. Gizakiak paleolitotik izan du moluskua elikagai iturri nagusietako bat. Egun, kontsumitzen ditugun horietako gehienak hazkuntzakoak dira: elikagaia ura iragaziz lortzen dutenez, ura kutsatuta dagoenean arriskutsuak dira gizakiaren kontsumorako. Hona hemen gure arteko molusku jangarrietako batzuk:

 

euskaraz izen zientifikoa espainieraz frantsesez ingelesez
txipiroia, txibia,

begihandia

Loligo vulgaris,

  1. forbesi
calamar, chipirón calmar common squid long-finned squid
txipiroi erraldoia,

abarka

Architeuthis, sp calamar gigante calmar géant giant squid
txipiroi txikia Alloteuthis media puntilla, calamarín petit encornet, casseron, bambou little squid
iltzea Alloteuthis subulata calamarín picudo    
pota Ommastrephes sagittatus pota flèche sagital aquid
txautxa, potxa,

txibia, txokoa

Sepia officinalis jibia, choco, sepia seiche  
olagarroa Octopus vulgaris polpo poulpe octopus
ostra Ostrea edulis ostra huître common oyster
itsas trikua, lakaitza Paracentrotus lividus erizo de mar oursin de mer rock sea-urchin
ketxoa, datila,

eresa, tretxua

Ensis ensis,

  1. siliqua
navaja, muergo couteatu sword
muskuilua Mytilus edulis

 

mejillón moule common mussel
muxila

 

Venerupisdecussata Ruditapes decussatus almeja palourde grooved carpetshell
txirla

 

Chamelea gallica

Venus ch.

chirla petite praire

p.clovisse

striped venus
itsas belarria        
kadeluxa Donacidae, Tellinida coquina haricot de mer wedge-shell
karrakela Littorina littorea bígaro bigorneau noir common periwinkle
lapa Patellidae sp. lapa patelle limpet
berberetxoa Cardium edule, Cerastoderma e. berberecho coque commune common cockle
egiazko bieira Pecten maximus concha de peregrino coquille Saint-Jacques great scallop
sasi bieira Pecten jacobaeus concha de peregrino pétoncle pilgrim’s scallop

 

 

26. urria 2014 by edortagirre
Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu