Urr3- Sagar mikrouhin labean erreak

Bibliak eta katiximak. Jainkoak eta deabruak
Duela lau urte (2010eko urrian) hilabete batzuk New York Times egunkariak Wine Spectator aldizkari ospetsuan agerturiko artikulu xelebrea zekarren. Hogeita hamar urtez aritu da aldizkaria kronikak eta kritikak astero argitaratzen, itzal hori bilduz, ospea zainduz.
Kontua da Wine Spectator horrek Bikaintasun Gastronomikoaren Sariduna izendatzeko xedez urtero antolatzen duen lehiaketan Robin Goldstein kritiko ezagunak izen eman, agiriak bete eta 250 dolarreko tarifa ordaindu zuen. Otordua eratu zuen, hara: Torta Di Zucca Alla mantovana, Risotto alla Milanese, Uovo en Raviolo con ricotta, Spinaci e tartufo bianco, Costoletta di vitello alla Milanese con pomodoro e rucola. Edarien atalean, hoberenetik onena (aldizkari horrexek azken hamar urteetan puntuaziorik kaskarrenak eramaniko ardoak soilik).
Jan-edan horiek eskaintzen zituen jatetxea, nola ez, “Osteria L’Intrepido” milandarra zen. Distira horiek itsuturik, aldizkariak osteria hari urteko Bikaintasun Gastronomikoaren Saria ematea erabaki zuen.
Web orrian datuak ikusi, eskuko telefonora dei egin eta “negozioko ugazabak”, sinpatiko, pozarren, erantzun… aski zen: Milanoko Osteria L’Intrepido, txapeldun.
Nork baloratu behar ote zituen jatetxe osoa eta bertako jan-edanak? Zenbat kritikari eta gida ezagunek dihardute horrela? Zenbat aldiz errepikatzen dira kritika berberak? Zergatik ez da agertzen inoiz kritika zorrotzik, zergatik ematen zaie xaboia denei? Zer galtzearen beldur ohi dago kritikaria, egunkaria?
Bukatzeko, huskeriatxo bat: alegiazko janak eta aldizkariak emaniko puntuaziorik kaskarreneko ardoak zerbitzatzen zituen jatetxe hori ez zen existitzen. Broma makabro xamarra izan zen, kritiko gastronomikoen errealitate ustela agerian uzteko.
Eta horrelaxe Michelin, Repsol, etc. etc.

 

 

 

 

03. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu