Urr6- Arabarba

 

GASTRONOMIKA

San Sebastián Gastronomika, en basko. Komo txuleta, kroketa, konstitucioa, etz. Hor ari da Donostian, Basque Culinary Center super-baskoa dagoen hiriburuan, Italiako sukaldarien harleku, San Sebastianekin (Espainia) lokarriak sendotuta. Italieraz eta espainieraz ari dira kongresistak, lagun giroan. Euskal Herria, aipatu ere ez baina, egiari zor, merezi ere, ez du merezi.

Polit-polita omen da dena bolizko eta uralitazko Kursaaleko dorre okertu hartan. Bost izardun hotelean dutxatu, afari ederrak eta parrandak egin, kopa asko hartu, makina bat kazetari eta politikari espezializatuk beren antzekoen bostekoa estutu dute.

Horri esker, Italiako eremu pribilegiatu zenbaitetan San Sebastian hiriko sukaldariak ezagunagoak izango dira eta hango sukaldariren baten izena gogoratuko du hemengo sukaldariren batek. Donostiako, Gipuzkoako edo Euskal Herriko jatetxe gehientsuek ez dut uste nabarituko dutela aurrerapen latzik. Horietako asko, kili-kolo, larri, ateak zabaltzea ere, nahikoa komeri. Etxeko janak, egunerokoak edo festa girokoak, auskalo zein mesede hartuko zuten, duten. Dena den, hemengo txef batzuek kale egin dute, ez dira arrimatuko aurten Gastronomica horretara. Baina guztion artean ordaindu dugu etorritakoen ospakizuna. Zergetatik xurgatzen zaiguna (Kilomeroak ospakizunean eginiko kontsumotik, adibidez) ekitaldi gastronomiko politiko horretara ere bideratzen da, neurrigabe xahutzera.

Garai heroikoekin alderaturik, aldakuntza (??) bakarra, PPren kate (COPE edo Onda Cero) haren ordez, PSOErena (TeleDonosti) jartzea izan omen da. Gainerakoak, berdintsu.

Orain dela berrogei urte hazkurriaren iraultza magikoa eragin zuten sukaldari zahartu, zaharkitu bikain haiek baino berrogei urte desilusionatuago bizi omen gara. Euskal Herria ez daitekeela izan, ez duela merezi. Burua fresko dutela. Hankak, lurrean. Eta hankak eta burua, Euskal Herrian. Kilometroak egiteko. Baina milimetroak ahaztuta. Ez dakit, kilometro edo quilometroak diren.

06. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu