Urr9- Urraburua gatzetan

Elikadura Hiztegia http://es.calameo.com/read/003784223b8d745e146ccelikadura_hiztegia1

Elikadura Hitzegi Entziklopedikoa: http://es.calameo.com/read/003784223c56df4939476elikadura_hiztegi2

 

 

 

Bai, arrazoi duzue: zertako balio ote du euskara-euskara hiztegi batek? Zertako euskarazko izena, euskal sinonimoak, izen zientifikoa, espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak dakartzan hiztegiak, e? Zertako?

Zertako, are gehiago, elikaduraz, nutrizioaz, tradizioez, sukaldaritzaz, antropolgia kulturalaz, enologiaz, biologiaz, folkloreaz… aritzen den hiztegi mixerable batek?

Zertako, lau mila hitz bakar-bakarrik jaso baditu?

Nork izango ote du euskaraz elikadura alorreko hitzak ezagutzeko premia?

Hiztegi honen balizko erabiltzaile mota guztiak ezin burura dakizkigun arren, obra euskaldun hauentzat egin dugula esan genezake: euskara aintzat harturik, sukaldaritza, elikadura, nutrizioa, dietetika, bromatologia… ikasten edo irakasten ari direnentzat, terminoez jabeturik idazlanak sortu edota euskaratu nahi dutenentzat, ostalaritza (sukaldari, laguntzaile, zerbitzari, somelier, chef, maître, antolatzaile, biltegizain) lanetan dihardutenentzat, hedabideetako esateri eta kazetarientzat, herri administrazioetako langileentzat, lehen sektorean (nekazaritza, abeltzaintza, arrantzan) aldez edo moldezko kargu, ardura edo erantzukizunaz dabiltzanentzat, biblioteketako bisitarientzat eta nahi duen ororentzat izango da baliagarri. Aurki, berriz, herritar ororentzat, elikatzeak gure ardura eskatzen baitu egunean hiru aldiz eta, hortaz, aldez edo moldez, denok maiz jorratzen dugun alorra delako elikadura.

Luze, ezta?

Hiztegi ziztrin bat… merezi ote?

(bihar segituko dugu)

 

09. urria 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu