Monthly Archives for azaroa 2014
Aza30- Gaztain biskuita
GAZTAINA (Castanea sp.) Korsikako berizgarri honek latinetik izena, bertatik izana, Euskal Herri hezean sakon erroturik, behor eta basurdeez gainera, bertako beste askoren funtsezko dietaren ardatz izan baita mendetan. Horra Plazido Mugicaren hiztegian bilduriko barietate izenak: kerremeatz, mentugorri, mentumotz, mentularri, mentuxehe, … Continue reading
Aza29- Donibane Lohitzuneko gingak armagnakez
ONDDO KREMA GAINEAN, KONFITA Ipini kazolan, baxoerdi bat oliotan, hiru berakatz, porru txiki bat, azenario bat eta onddo edo perretxikoak, dena xehe-xehe ebakita. Erregosi hori estalkia jarrita, su motelean. Berdurak samurtu direnean, erantsi baxoerdi bat ardo zuri edo jerez. Hortik … Continue reading
Aza28- Hanburgesak
SASI HARAGIA Ez haserretu, mesedez, bizkaieraz ari zareten blogzaleok. Sasi haragiaz ari garenean ez gabiltza okelaz. Orain dela hohgeitxo bat urte aurkitu zuten holandar zientzialariek haragi pusketak elkartu eta pieza bakarra osatzeko itsats kolaren lanak egin zitzakeen proteina bat (fibrina) … Continue reading
Aza27- Legatza saltsa berdean
MISE EN PLACE (eta II) Hona atzo agindutako aholkuak. · Aldatu sukaldeko zapia behar bezain maiz. Ez utzi kiratsik hartzen. Garbitu eskuak, etc. behar bezain maiz. Ez kasurik egin, orokorki, telebistako zikinkeriei. Eraman arropa eroso eta lasaia baina ez oso … Continue reading
Aza-26 Antzara edo ahatea urinetan (konfit)
MISE EN PLACE (I) Berrehun bat aholku, baita sukaldean lardaskan ibiltzeko ere Horrela esaten zaio frantsesez, mise en place, gauzak bere tokian ipintzeari, dena pronto uzteari. Janaria prestatzen hasi behar dugu eta, inoiz inprobisatzea gertatuko bazaigu ere, hobe da metodologiaz … Continue reading
Aza25- Provence-ko perretxikoak
KALEKUMEOK BASOAN MIZPIRA Edo mispila, edo misurka (Mespilus germanica). Azoka nazionalak (Garazi, Gernika, Ordizia) urtean behin bakarrik apaintzen dituzten fruitu umotuegi horiek ematen dizkigun zuhaixkaren egurrez egin izan dira makilak, zur gogor eta arina baita. Fruitua heldu, zoritu edo umotu … Continue reading
Aza24- Izotzea, kontserbatzaile
IRUZURRAREN TENPLUA Europol poliziak ikertu eta Europar Parlamentuak (2014) idatziriko txostenaren arabera, Batasunean iruzurra nozitzeko arrisku larriena duten hamar elikagaiak hauek dira: 1. oliba olioa, kalitate hoberenekoa, batik bat; 2. arraina , hemen jorratu ditugun aspektuetan; 3. elikagai ekologikoak, oraindik ez … Continue reading
Aza23- Sagar biskuita intsaursaltsarekin
ZABOR JANA es: comida basura; fr: malbouffe; en: junk food. Bai, hizkuntza askotako hiztegietan izen peioratiboa du erregistro guztietan (frankensfood, poisonette…) baina gaitz sozio-politiko-ekonomiko honek berebiziko presentzia du sistema kapitalistaren goxoan bizi diren herrialde kontsumistetako herritar ez-dirudunen eguneroko bizimoduan . … Continue reading
Aza22- Sardina
SARDINA sin: parrotxa, txikia denean; (Sardina pilchardus) es: sardina fr: sardine en: pilchard, sardinela. Arrain urdin herbiboro honek sehaska edo ostatu maitea Sardinian duela diosku izenak. Sardinak eta beste arrain txiki batzuek (txitxarro, berdel, antxoak) sardak osatzen dituzte eta … Continue reading
Aza21- Saltsa bordelesa
IRUZURRAREN TENPLUA Iruzur edo lapurreta alderdi hauetan egin daiteke: edukian: etiketak edo publizitateak kopuru bat adierazten du baina hori ez dator bat errealitatearekin (pisu garbia ematean, ontziarena ere sartu dute, adibidez); izaeran: osagai bat edo batzuk, kalitate okerragoko besteren batek … Continue reading