Aza-1 Billaroko guardiazibilak

Iruzurraren tenplua

Azalera handietako altuerak eta prezioak

Hipermerkatuetan batez ere (auzoko super izeneko horietan ere bai, baina neurri apalagoan) elikagaia lurretik zenbat zentimetrotara dagoen adierazten du haren kategoriak, begira:

  • goieneko solairukoa (1,90tik gora), salgai ez balego bezala, ia (horraino oso jende gutxiren eskua iristen denez, begiratu ere ez zaio egiten goikoari);
  • begien mailakoa, barrura zuzenean: auto-estimazio handia dugu, sinesten ez badugu ere: geuk ordaintzen dugu, geu gara nagusi eta, jakina, printze-printzesok ez gara makurtzen, ezta kontortsionismozko ariketarik egiten; kostua pittin bat garestixeago  pagatuta ere, ez dio inporta, erdi jainkook horrelako kapritxoak ditugu…
  • eskuen altuerakoa, eskuera; arrazoi berberengatik.
  • sotoko ontzi handiak eta normalak, bila dabiltzanentzat. Gerria engrasatzea, merezi.

Goazen bizi-bizi, bestela itxi egingo digute: har dezagun letrero handien ondoan dagoena, gondola-muturrekoa, etab. Gero gerokoak…

Hipermerkatuan gune beroak eta hotzak daude. Korridore-buruan erraz saltzen da dena: mendikleta digitala, pure adimentsua, tarta transbertsalak, Gabon gauerako perfumeak, unisex pospoloak eta 3D jogurta, Vatikanoko datilen ondoan.

Zer egin?

Europar Batasunean, lege komunitarioak gestionatzeko arduraduna Osasun eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Nagusia (DGSANCO) da, arrisku berrien aurrean kontsumitzailea babesteari dagokionez.

Baina geuk ere gure burua babes dezakegu neurri soil-soilak hartuta: hipermerkatura, bazkaldu ondoren; astira, lasai, nahikoa denborarekin; sortu zeure buruari zalantza eta irakurri  ondo etiketa, ez hartu duda-mudazkoa, hurrengo bisitan ere hor izango duzulako, etc., etc.

01. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu