Aza-18 Perretxiko-bildukiak

 

HEGAZTIA

es: ave; fr: volaille; en: bird.

Sukaldaritzan, etxe animalia lumaduna, gallinazeo edo palmipedoa (oilo, oilasko, ahate, antzar, uso, indioilar, usakume…), ekoizpen industrialekoa izan, eskulangintzazkoa izan. Zorrozkiago nahi bada, “kontsumorako okela, arrautzak edo beste edozein produktu ekoizteko xedez, gatibu hazten edo edukitzen den hegalduna”. Aske dabiltzanak “lumako ehiza” direla esan ohi da.

Gizakiak arrautzengatik eta okelarengatik hazten du, batez ere, hegaztia. Hiltegi industrialetako hondakinetatik, ordea, bestelako produktuak ekoizten dira (salda kontzentratua, lumatxa, zirina).

Hazitako hegaztiak, basatien aldean, gezak direnez, hobe da edadetsuak aukeratzea, jakiak zapore handiagoa izan dezan. Egun, gehien hazten eta kontsumitzen den hegaztia oilaskoa da. Iraganean denetik hazi izan da gizakiaren kontsumorako: lertxunak, beltxargak, zozoak, birigarroak, usoak, faisaiak, paumak, eperrak, galeperrak, amiltxoriak, ahateak, uroiloak, ostrukak, papagaiak, etab.

 

HAZKUNTZAKO HEGAZTIAK

Gizakiaren menpe jaio eta bizi direnak dira. Batzuetan, galkatu egiten ditu zaindariak, basatiek baino ezaugarri egokiagoak izan ditzan (pisua, samurtasuna, toxikorik ez…).

Gure artean hauek izaten ditugu merkatuan salgai: ahatea, antzara, emua, eperra, galeperra, indioilarra, kapoia, ñandua, oilaskoa, oilarra, oiloa, ostruka, pintada.

18. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu