Aza15- Tolosako teilak

etorkizunen merkatu

es: mercado de futuros; fr: marché à terme; en: futures market, forwrd market. Merkatu horretan negoziatzen diren kontratuetan alderdiek geroagoko data jakin batean ondasun edo baloreak salerosteko konpromisoa hartzen dute, aurretiaz (kontratua sinatzean) finkaturiko prezioan. Merkatu horren hastapeneko eginkizuna aseguru moduko bat izatea zen, uzta edo nekazal produkzioa arriskutik babesteko eta erostean gutxieneko prezio bat bermatzeko baina, finantza merkatuetara aurrerapen teknologikoak azaldu ahala, eginkizun hori garrantzia galduz joan zen. Egun, merkatu birtuala da eta bertan lehengaiak (petrolioa, mineralak, elikagaiak), nekazal produkzioak, finantza-aktiboak, interes tasak eta beste hamaika negozia daitezke, dena ere merkantziatzat hartua baitako bertan. Merkatu birtual horretan, egun ez da nahitaezkoa ondasunak hor fisikoki edukitzea (hau da, ondasun edo zerbitzuen egiazko jabea izatea) negozio-aukeran jartzeko. Horrelakoetan, ondasunen saltzeko edo erosteko balizko balioaz egiten dira parioak, ondasun edo aktiboaren jabe izatea beharrezkoa ez delarik eta, noski, benetako truke-balioetan tentsioak sortaraziz. Horrek, bistan da, merkantzia elikagaiak direnean, arrisku biziak eta ondoriozko egoera larriak sortarazten ditu elikagai horiek ekoitzi dituzten nekazarien artean.

15. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu