Aza16- Intxaurtarta

 

EZTIGARRIAK

sin:  eztitzaile, gozagarri; es: edulcorante; fr: édulcorant; en: sweetener.

Hitz honen adiera bat, zapore gozoko gai edo produktua bada ere (eztia, sakarina, ziropa, sukralosa), termino honekin elikagaien zaporea hobetu edo goxatzea xede duten osagaiak adierazten ditugu.

Eztigarri batzuek ez dute kaloriarik edo sakarosak (azukre arruntak) baino gutxiago dauzkate, beste hainbat ez dira kariogenoak (ez dute txantxarra sortarazten) eta gehientsuenak azukrea bera baino gozagarriagoak dira.

Hauek dira egun (2011) gizakiarentzako elikagaietan baliatzen diren eztigarri naturalak eta gozatzeko duten ahalmena (azukre = 1): laktitola (0,4), manitola 0,5), glizerola (0,6), sorbitola (0,6), erytritola (0,7), maltitola (0,9), tagatosa (0,9), xilitola (1), fruktosa (1,7), monellina (3), glizirizina (50), mabinlina (100), stevia (250), lo han guo (300), pentadina (500), kurkulina (550), brazzein (800), taumatina (2.000); eztigarri artifizialak: isomalta (0,5), alitamea (2), P-4000 (4), neotamea (8), ziklamatoa (30), aspartamea (160-200), azesulfamoa (200), gluzina (300), sakarina (300), aspartame-gatza (350), sukralosa (600), neohesperidina dihidrokalkone (1.500).

Produktu horietako gehienak auzitan daude edo, gutxienez, polemika bide dira, gaixotasun batzuen iturri izan daitezkeen susmopean.

16. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu