Aza21- Saltsa bordelesa

IRUZURRAREN TENPLUA

Iruzur edo lapurreta alderdi hauetan egin daiteke:

  • edukian: etiketak edo publizitateak kopuru bat adierazten du baina hori ez dator bat errealitatearekin (pisu garbia ematean, ontziarena ere sartu dute, adibidez);
  • izaeran: osagai bat edo batzuk, kalitate okerragoko besteren batek ordeztu du (banillaren ordez, vainillina, trufa beltzaren ordez, trufa indikoa, etab);
  • kalitatean: kontsumitzaileak atzeman duena ez da produktuak eskaintzen duena, hainbat aspektutan: nutrizioan (landare olioa koko-olioa delako), bereizgarrietan (lehen mailako olio birjina estra, adibidez, olio arrunta izatea), teknologiari (UHT dela adierazten du etiketak baina pasteurizatze hutsa aplikatu zaio produktuari) edo besteri dagokiola;
  • kontserbazioan: elikagaiaren egoera ez da egokia (usteldu delako edo, alderantziz, gazta edo urdaiazpiko bat nahiko ondua ez dagoelako);
  • purutasunean: aipatu gabeko produktu kimiko, pestizida, botika, gehigarriak sartzea.

Zer egin?

Europar Batasunean, lege komunitarioak gestionatzeko arduraduna Osasun eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Nagusia (DGSANCO) da, arrisku berrien aurrean kontsumitzailea babesteari dagokionez.

Hortaz aparte, salatu, salatu beti, zuregatik eta hurrengo bezeroagatik ere. Hemen ez dago lekurik lapurrentzat, dirua herritarraren izerdiz irabazia baita-

 

21. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu