Aza24- Izotzea, kontserbatzaile

IRUZURRAREN TENPLUA
Europol poliziak ikertu eta Europar Parlamentuak (2014) idatziriko txostenaren arabera, Batasunean iruzurra nozitzeko arrisku larriena duten hamar elikagaiak hauek dira:

1. oliba olioa, kalitate hoberenekoa, batik bat;
2. arraina , hemen jorratu ditugun aspektuetan; 
3. elikagai ekologikoak,   oraindik ez dago finkatua horien arautegia;
4. esnea, esne beltza (urgabetu, inportatu eta berrosatutakoa) saltzen da;
5. zerealak, gosaritako horietan zeinahi koipe jarri dute;
6. eztia, edo etia + azukrea, edo azukre + auskalo…
7. kafea eta tea, nondik, noiz ekarriak, zenbat aldiz xigortuak…?
8. espeziak, kardamomoa eta azafraia, batik bat;
9. ardoa, jatorriak, barietateak… faltsifikatuak saltzen dira;
10. fruta zukuak: ura, zapore-emaileak eta azukrea.

Txosten horren arabera (gure amonak ere hala uste zuen), elikagaiak zenbat eta etekin handiagoak sortu ahal izan, orduan eta arriskua handiagokoa da elikagaia.

Zer egin?
Europar Batasunean, lege komunitarioak gestionatzeko arduraduna Osasun eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Nagusia (DGSANCO) da, arrisku berrien aurrean kontsumitzailea babesteari dagokionez.

Egurra tranposoari!!

24. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu