Aza25- Provence-ko perretxikoak

KALEKUMEOK BASOAN

MIZPIRA

Edo mispila, edo misurka (Mespilus germanica). Azoka nazionalak (Garazi, Gernika, Ordizia) urtean behin bakarrik apaintzen dituzten fruitu umotuegi horiek ematen dizkigun zuhaixkaren egurrez egin izan dira makilak, zur gogor eta arina baita.

Fruitua heldu, zoritu edo umotu denetik arbolan luze uztea komeni da, usteltzen has dadin, negua eskegirik igaro behr badu ere: ordura arte itxaron beharko dugu konpota, konfitura edo pattarra osatzeko, mizpirari darion “despedidaren lurrin bikainaz”.

Ez du gizentzen, gainera, jakirik ez baitu, kasik: dena azal eta hezurra da mizpira. Tira, eta beste zerbaitxo ere…

25. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu