Aza29- Donibane Lohitzuneko gingak armagnakez

ONDDO KREMA GAINEAN, KONFITA

Ipini kazolan, baxoerdi bat oliotan, hiru berakatz, porru txiki bat, azenario bat eta onddo edo perretxikoak, dena xehe-xehe ebakita.

Erregosi hori estalkia jarrita, su motelean. Berdurak samurtu direnean, erantsi baxoerdi bat ardo zuri edo jerez. Hortik tartetxo batera, baso bat ur.

Egosi dena 20 minutuz. Eman gatz eta piperbeltza.

Birrindu hori turmixarekin eta iragazi.

Krema horretan ederki egokituko dira ahate-izter konfitatuak.

Platera burutzeko, ebaki pare bat leka jatuneko zurigailuarekin, hari edo poxpolo modukoetan. Frijitu, asko gabe, oliba oliotan, eman gatza eta hau ere, lagungarri.

 

29. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu