Aza5- Tripakiak

RZ, errezeta

sin: formula; es: receta; fr: recette; en: recipe. Latinean du ama: recepta (jasotakoa) edo recitata (ozenki irakurritakoa).

Errezeta, maiz, kultura jakin bateko oinarrizko elikabidearen aldaera bat izaten da. Sukaldaritzako errezeta, jaki hori moldatzeko behar diren osagaien zerrendak eta bete beharreko jarraibideek osatzen dute, gutxienez.

Batzuetan, formularen gutxi gorabeherako kostua, zailtasun gradua, jatunen kopurua, prestatzeko eta kuzinatzeko hartu beharreko denbora, informazio nutrizionala, baliatuko den tresneria, urratsez urratseko eta amaierako argazkiak eta beste datu batzuk ematen dira, osagarri gisa.

Egun, autore sukaldaritzako formulak aski konplexuak direnez, osagai bakoitzaren ondoan adierazten dira kopuruak eta argibideak.

Errezeta motak asko dira: herriko klasikoak, lurralde jakin batekoak, nazioartekoak (kanpoko edo atzerrikoak), monografikoak (zopak, azkenburukoak, ehiza, arraina), sukaldaritza handikoak, jatun berezientzakoak (zeliakoak, diabetikoak, begetarianoak), etab.

 

05. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu