Aza6- Erreboiloak esnetan

ZIZARRA

Sasoi hasieran, ondo heldu edo umatu gabe egotearren, sagarrondotik jausten diren lehen sagarrekin (“sagar txoroekin”) egiten den muztio gozo lodiari esaten zaio zizarra.

Legamiarik ez edukitzearren hartziko ez denez, likido honek ezin dezake iraun hiru astetik aurrera edangarri. Beraz, ez da egokia botilan kontserbatzeko, egin ahala kontsumitu behar da.

Sagar “txoro” horiek arbolatik erortzen dira hainbat arrazoirengatik, hala nola:

  • gaizki polinizaturiko (beraz, ernatu gabeko) fruituak izatearren,
  • espaziorik ezean, fruituak behar bezalako tamaina eta umotzerik izan ez duelako,
  • harrak jotako sagarrak izatearren,
  • fenomeno meteorologikoen (kazkabar, izozte, haize zakarrak) erasoa nozitzearen ondorioz.

Aresti arte, sagardoa Euskal Herriko etxe denetan kontsumitu izan delarik, sagardoa egiten zuten baserri denetan zizarra ere egiten zen, fruitu horiek alferrik ez galtzeko. Edan errazekoa izaki, sagardogintzan zihardutenek hartzen zuten, fresko, lanen astuna arintzeko.

Zizarra esaten zaio oraindik egin gabe dagoen sagardo berriari ere. Aspaldiko ohitura da, sagar sasoia hastean, edari hau barrikote txikietan ontziratu eta lagun, ezagun et ingurukoei eskaintzea.

06. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu