Aza8- Mendaroko bizkotxoa

IRUZURRAREN TENPLUA

Iruzur, amarru, engainu edo tranpa alderdi hauetan egin daiteke, besteak beste:

edukian: etiketak edo publizitateak kopuru bat adierazten du baina hori ez dator bat errealitatearekin: pisu garbia ematean, ontziarena ere sartu dutelako, adibidez;

izaeran: osagai bat edo batzuk, kalitate okerragoko besteren batek ordeztu du: banillaren ordez, vainillina; (ardi esnezko) roquedort gaztaren partez, (behi esnezko) gazta urdina…

kalitatean: kontsumitzaileak atzeman duena ez da produktuak eskaintzen duena: nutrizioari (landare olioak, koko edo palmondokoak), bereizgarriei, teknologiari edo besteri dagokiola;

kontserbazioan: elikagaiaren egoera ez da egokia: usteldu egin delako edo, alderantziz, urdaiazpiko bat nahiko ondua ez dagoelako

purutasunean: produktu kimiko, pestizida, botika, gehigarriak… sartu baina aipatu gabe;

asmoan: banana edo berdela osasuntsua dela adierazten digute baina horrekin nahi dutena produktu hori saltzea da, nutrizioa gorabehera.

Zer egin?
Europar Batasunean, lege komunitarioak gestionatzeko arduraduna Osasun eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Nagusia (DGSANCO) da, hots, arrisku berrien aurrean kontsumitzailea babestu behar duena. Horretarako (ere) orddaintzen ditugu zerga asko.

08. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu