Aza9- Zopakana

Elikagai gutiziatuen sailkapen bat

Hona XX. mendearen erdialdean, Errezilen (Gipuzkoa) zein gradutan preziatzen ziren elikagai gutiziatuenak, Juan Agirretxe Galarragak (2009) adierazi zigun bezala:

1) behikia (idia, txahala);
2) arkumea (zikiroa), antxumea;
3) arrainak: legatza, bisigua, txipiroiak;
4) etxeko untxiak eta hegaztiak (oilaskoak, ahateak);
5) bakailaoa;
6) arrautzak;
7) arrain “zakarrak”: txitxarroa, sardina, sardinzarra;
8) gazta, laboreak, barazkiak, fruta.

Elikagai edo janari batzuek estimu berezia dute, urtean behin edo oso bakanetan hartzen dira, hainbat arrazoi dela medio, hara:
1) onddo eta perretxikoak, sasoikoak direlako;
2) angulak, antxoak, atuna… arrazoi beragatik;
3) ehiza (basurdea, zozoak, birigarroak…) atabismoagatik, hein handi batean;
4) arrantzakoak (amuarrainak, izkirak, karramarroak) eta barraskiloak, arrantzale edo harrapatzailearen trebezia eta besteren baldintzapekoak direlako;
5) beste batzuk (zaldikia, krabarroka, gailetak , pastelak…) inbitatuek ekarri dituztelako, gaixoturiko animalia hil egin behar izan delako edo salbuespenezko beste zerbait gertatu delako bakarrik dastatzen dira;
6) “berariazko” jan-edan batzuk jaietan eta giro berezian hartzen dira: zurrakapotea, ajoarrieroa, olagarro zopa, San Tomasetan txistorra, San Martinetan odolkia… adibidez;
7) beste hainbat, erlijioak (edo, lehenago, frankismoak) ezarritako arauek aginduta: bijilia egunetan arrain eta itsaskia, “plater bakarreko asteazkenean” jaki gutxiago, etc.;
8) bakarren bat, azkenik, “iraganekoak direlako” (digestonikoagoak ez izatearren, lan handiegia emateagatik edo jatunaren zaletasunak aldatu direlako, askotan): babak urdaiarekin, gazta zaharra, ardo errea, taloa…

09. azaroa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu