Abe1- Ardoaren garbiketa

IRUZURRAREN TENPLUA

Azalera handian sartzean, magiaz irekitako ateez beste aldean ez gaurik, haizerik, euririk; dena epeltasun, gozotasun, atsegina. “Hau bai ongi etorria, niri egin didatena!”, gure subkontziente lasaituak.

Leiho eta erlojurik ez baina aukera paregabe, aparteko eskaintza, sekulako mahuka, berebiziko pagotxa dioten iragarkiak, nonahi: erakunde filantropiko horretan bezeroak zenbat eta gehiago gastatu, hainbat eta gehiago aurreztuko du, dirudienez.

Hipermerkatuak hornitzailearen jeneroa eta zure dirua dauzka, batera: horra hor prezioak batzuetan kostutik behera ere jaisteko ahalmenaren euskailua.

Zer egin?
Banatzaile handi horiek ere (Carrefour, Erosqui, Alkanpo…) negozioak dira, kontrakoa diruditen arren. Eta gu baino hobeto prestatuak daude, gure sakeletik dirua ateratzen aztiak dira, magoak.

Beraz, neurriak hartu beharko ditugu, hipermerkatutik ateratzean, karroa alferrikako gauzez beterik ikusi nahi ez badugu. Bi apuntatuko ditugu gaur:

– Ez joan behin ere goseak jota; goazen bazkalostean edo gosaldu berritan, jan-edarietan hanka-sartzen gutxiago egiteko.

– Begira zer falta den etxean. Apuntatu. Zerrenda hori (eta, deskuiduan, apuntatzen ahaztu zaiguna edo falta dela konturatu ez garena) izango dugu erreferentzia bakarra azalera handian. Hortik  aurrerakoa, pekatu.

Hamabi borragoma erostea ez da aurreztea. Ezagutzen ez dugun produktu bat probatzeko hiru ontzi hartzea ez da komeni. Urdaiazpikoak, garai hauetan, merke-merke ez dira pagotxa, etc., etc.

Eta ez barkatu ezer ere zure buruari. Jokatu zorrotz. Pekatuak, herriko dendatxoan.

01. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu