Abe10- Patea

IRUZURRAREN TENPLUA

Azalera handian, goizean, doinu liriko lasaiak jartzen dizkigute, erosketak patxada ederrean egiteko; ilunabar aldera, rock bizia, gaiak pentsatu gabe hartu eta erostunak arin-arin martxa egin dezan bertatik. Zergatik ez dago kutxa gehiago?

Horrelako hipermerkatuetan, gure baitako zerbaitek aginduta, eskuinetara egiteko joera dugu: hortxe dautza traste garestienak, gure zain. Botoi-garbigailu, Escrivá de Balaguer-en kantu-zerrenda osoa edo katuentzako ile-kizkurgailurik oraintxe ez dugu behar baina…

Zer egin?
Amonak (amaren aldetik) esaten zuena: aukeratu garaian garaikoa, tokian tokikoa. Bestela, beste amonak (aitaren aldetikoa) zioena: hautatu sasoian sasoikoa eta lekuan lekukoa.

10. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu