Abe13- Gasteizko goxuak

BASALANDARE JANGARRIAK

Goseteak, batetik, eta aurrerakuntza zientifiko teknikoak, bestetik, geroz eta aukera zabalagoa erakutsi izan digute, alor horretan, baina tradizioarekiko atxikimendua eteteak kultura sail hori galtzeak ekarri du.

Negualdiko opor edo sasiopor hauek egokiak izaten dira mendira bueltatxo bat egitera irtenik, Naturak zer oparitu nahi digun tentatzeko.Etxerakoan, (egiazko) aditu bati edo batzuei galdetu eta, harekin jango dugu egun horretan bildu duguna. Hor frogatuko da aditua dela; ezezkoa ematen badu, bota eguneko uzta zakarrontzira, organikora.

Hona gure artean jan izan diren basalandareetako batzuk: ahabia gorria (Vaccinium vitis-idaea), gurbitzako baiak (Arbutus unedo), sorgin baratxuria (Allium vineale), txikori erraldoia (Hearcleum spondylium), xanpora (Cardamine pratensis), kardua (Silybum marianum), sabi hostozuria (Chenopodium album), basaborraja (Symphytum officinale), zuhandor arra (Cornus mas), basatxikoria (Cichorium intybus), arkakaratsa (Rosa canina), ezteba (Glyceria fluitans), kardabera (Sonchus oleracea), mirtiloa (Vaccinium myrtillus), asun edo osina (Urtica dioica), sorgin belarra (Taraxacum sp.), basarana (Prunus spinosa), salikornia (Salicornia herbacea), belazeko salsifia (Tragopogon pratensis), intsusa (Sambucus nigra)…

Ez da harritzeko konturik egun, ganaduaren bazka diren horiek, gizakiaren hazkurri izan zirela pentsatzea: ogia Euskal Herri hezean ezkur eta gaztaina irinez egin izan dela eta mendetan zehar ogia ia-ia janari bakarra izan zela gogoan izanik.

13. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu