Abe13- Girlatxea

BOILUR EDO TRUFAK

(Tuber aestivum, T. albidum, T. brumale, T. cibarium, T. magnatum, T. Melanosporum, etab.); es: trufas; fr: truffes; en: truffles. es: trufa; fr: truffe; en: truffle.

Onddo diren arren, gastronomian berariazko tokia eskatzen eta betetzen dute. Trufa sukaldeko “diamante beltza” bataiatu zuten aspaldi: aparteko aroma, kolore, prezio eta besteak medio, zuhaitz sustraien tarteko tuberkulu lurpeko hau dastatzeko modurik onena bere hutsean da, adituen iritziz, gordinik entsaladan (hutsik edo, bestela, ahuakate, patata nahiz zainzuriekin, adibidez, zapore arinekoak direlako).

Oliotan boilur txirbilak epe batez utziz gero, ederki lurrinduko dute. Ozpina ere aromatizatzen du. Eta azukrea. Eta…

Erosteko tentazioa baduzu, hobe eskarmentuko norbaitekin joatea.

Boilur hauek ditugu ezagunak gurean:

 

Albako boilur zuria Tuber album, T. magnatum trufa blanca (del Piemonte truffe blanche (d’Alba) white truffle, Alba madonna
boilur beltza, trufa b. Tuber melanosporum, T. nigrum trufa negra truffe noire (du Périgord) black truffle, black Périgord truffle
neguko boilurra Tuber brumale rufa de invierno truffe noire d’hiver
udako boilurra Tuber aestivum trufa de verano truffe blanche d’été summer truffle

 

 

14. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu