Abe17- Turroi gorria

UNTXIA eta ERBIA

Ehiza-garaia dugu hau, bete-betea. Ehiztari kaletarra mendira etorri,  4X4 erdi-autobusa hartu eta, bertan ia jaitsi gabe, etxean prestatu dizkioten jakien aluminiozko bilgarriak, ardo txarren tetrabrikak, puru txikien muturrak,  garagardo latak, olio latak, kartutxo hondakinak eta gainerako altxorrak utziko dizkigu, ingurua bere hots lakarrekin kutsatu ondoren. Harrapatu, berriz, ezer ez. Baina lagunei zerbait erakutsi behar eta, dendan erosiko du konejua, erbia baino merkeagoa dagoelako. Tiroa jo eta perdigoiren bat  txertatuta utziko dizkio, afarian luzitzeko.

Adiskideek, ordea, badakite erbia eta untxia ez direla gauza bera, zeren…

– mendiko untxia txiki eta lehorra baina, hori bai, kaiolakoa baino hobea; – erbi kaiolakorik ez dago, basatia da;
– erbiak belarriak burua baino luzeagoak ditu, beltz koloreko muturdunak;
– begi ninia horixka du erbiak;
– behatzen azkazala, arraildua;
– bakarrik edo bikote monogamoan bizi ohi da;
– untxiak lurpean du bizitokia, erbiak gainean.

Hortxe dugu sasi ehiztariari interrogatorio zorrotza egiteko materiala.  Hurrengoan kaio edo antxetak ekarriko dizkigu.

17. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu