Abe21- Almendra-zopa

TXISTORRA

Txerriaren (baita, batzuetan, behiaren) kategoria apaleko okelak (lepoaldea, burua, ebakinak), horren hiruzpalau halako gantz, baratxuria eta piperrauts gorria nahasi, birrindu eta biharamunera arte beratuta, heste mehean sartu eta fresko, erre edo frijiturik, aperitibo, pintxo, ogitarteko edo arrautza frijituen lagungarri, batik bat, Euskal Herrian kontsumitzen den hestekia. Jatorria ezezagun dugun arren, ohitura handikoa da neguko solstizioa (abenduaren 21ean) ospatzeko, jendea elkartu eta nork bere etxean, lantegian, kalean, etab. txistorra jatea, frijituta, erreta edo ogi orean sartuta: hala gertatzen da Donostian, Bilbon eta Arrasaten, gutxienez. Egun horretako eguartean, hain zuzen, bukatzen da lanaldia lantegi askotan: beharginak otamen hori hartutakoan, jai egiten dute arratsaldean. Bestela, negu parteko jakia da, arrautza eta patata frijituez lagundu ohi dena, platerean, edo hutsik, ogitartekoan.

21. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu