Abe24- Arkume errea

https://copy.com/bnpQRmsrWOg9Xq1S

 

Trash cooking

Euskarazko baliokide literala “zaborrekin kuzinatzea” edo “hondakinen sukaldaritza” izan daiteke; esanahia, berriz, arras bestelakoa: eskuarki, aprobetxatzen ez den jangarria baliagarri bihurtzea. Gurean izen berrikoa den joera gastronomiko tradizional horren funtsa oparotasunik ezean datza eta sustraiak, berriz, ekologian eta ekonomian: tripakiak, kokotxak edota kroketak ditugu horren adibide, gurean. Kontua izan da, betidanik, elikagaia goitik behera aprobetxatu, azpiproduktua jaki bihurtu eta zakarrontzira bota beharreko kondar edo hondakinak (errai, zuztar, azal, etab.) gutxienekora ekartzea.

Jokaera horri esker belaunaldi gehienak elikatu dira, ganaduaren edo arrainen atal nobleak (solomoak) ez baitira aski izan behin ere gizadi osoaren gosea asetzeko baina gaur egun joera biziki hedatu da, kontsumitzaileari jateko prest eskaintzen zaizkien elikagai horiek prestaera-bidean lerma edo galera latzak utzi baitituzte; horiek, ordainduak badaude ere, aprobetxatu gabe galdu dira.

Hona hemen sukaldaritza plegu horren emaitza batzuk:

  • ananaren azala, egosita, salda lurringarria eman eta, likido hori biziki murriztuta, olio-ozpin berezietako sagai preziatua da;
  • zitrikoen azala, pestizidetatik zorrozki garbituta, azukre, marmelada, olio eta ozpinen lurringarri naturala da;
  • hegazti eta arrainen hezurrekin fumet naturalak prestatu izan dira beti;
  • hegaztien azala, tenpuratan bildu eta frijiturik, aperitibo modura hartzen dira;
  • aurreko janarietan sobratutakoekin moldatzen diren tortilla, kroketa, enpanadilla, lasagna, etc.
  • oilo-oilarren gandor gelatinatsuak biziki preziatuak izan ditu goi sukaldaritza frantsesak;
  • arrain txiki batzuen hezurrak (antxoa eta sardinatxoenak, bereziki) friji-friji eginik kontsumitzen dira
  • arrain handiari erauzten zaizkio masailak, kokotxa, tripoilak (hesteak), kokotea, arrabak, etab.

24. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu