Abe26- Dilistak

LURRUNETAN EGOSTEA

es: cocción al vapor; fr: cuisson à la vapeur; en: steaming.

Elikagaia uraren edo beste likido baten (ardoa, salda) lurrunaren bidez eta giroko edo eragindako presioan samurtu edo jangarri bihurtzea, likido horretan murgildu gabe, jakiak egospenean baino zapore, usain eta mantenugai gutxiago gal ditzan.

Horrela kuzinatzeko, eltze barnean erretilu zulodun edo sarexka moduko bat ipintzen da, ur irakinetatik gertu baina bera ukitu gabe, eta, horren gainean, prestatu beharreko elikagaiak (barazkiak, arraina) zabal-zabal pausatuko dira, lurrunak har ditzan.

Egun, jatetxeetan, aski ohikoa da horrelako prestaerak berariazko labean egitea. Lurrunetan gantz askorik gabeko elikagaiak hobeki egosten dira, nutriente (mineral, bitamina) gutxiago galtzen dira eta egospena ez da likidotakoa bezain oldarkorra. Batzuetan, elikagaiak aluminio edo filmetan biltzen dira (papillotean), babesa areagotzeko. Horrela berotzen dira elikagaiak hutsean egosteko, kuzinatzeko, esterilizatzeko, etab.

Hona lurrunetan prestatzen diren elikagai ohikoenak: arrainak (izokina, mihi-arraina, lupia, oilarra), itsaskiak (otarrainska, misera, bieira, otarraina, muskuilua…), barazkiak (leka, zainzuri, azalore, brokoli, patata, azenarioak), okelak (baita barrukiak ere)…

Badakizu, egun hauetan… penitentzia judeo-kristaua egiteko.

26. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu