Abe8- Gerezi tomateak

ITSAS KARRAMARRRO ERRALDOIAK (I)

Hizkuntza eta hizkera alorretako baldintza zenbait direla medio, maiz nahasten dira bi krustazeo erraldoi hauek, mahaian batik bat. Ikus ditzagun biak bereiz:

Txangurrua

sin: amarra (Maja squinado); es: centollo; fr: araignée de mer; en: spider crab. Udare edo madari itxura (armiarmarena, erdarazko izenek adierazi modura) eta kolore gorri iluneko gorputz pikortsu edo arantzatsua daukan krustazeo handi (20 cm inguru, ahotik atzealderaino) honek hamar hanka ditu (euskal izen batek iradoki bezala), denak luze argal eta iletsuak, igualtsuak, aurreko biak bere burua defendatzeko eta hazkurria erdiesteko berezituak dituen arren.

Sakonera ertaineko (50 m, gehienez) harkaitz eta hondarrezko hondoetan bizi da, neguan alga eta moluskuez elikatuz eta uda partean, hondoan bizi diren trikuez eta mihi-arrainez. Beraz, horien zaporea du bere jaki trinkoak; areago, negu aldean goxoago bihurtzen da, uraren tenperatura hozteari aurre egiteko gantz gehiago hartzen baitu. Oskolez aldatzean (muda), karramarro guztiak ahulagoak daudela, amarra taldeka elkartzen da, bere burua babesteko.

Gastronomiaren saihetsetik arraren mamia baino delikatuagoa da emearena; Arraren sabelaldeko tolestura edo “mihia” zorrotza da, luzanga; emearena, zabal eta borobila

Aprobetxamendua: erosten den 100 gramotik 45 baino ez dira jangarri (asko da, itsaskia izateko), baina mamia arras betegarria da, itsaski guztiena bezala.

Txangurru “betea” aukeratzen ez bide da erraza: egokiena, adituen iritziz, sabelaldean ezkutuan dituen bi zuloetara begiratzea: hanpatuak badaude, amarra betea dago. Antzeko beste seinale bat: sabeleko mihia altxatuta, horren azpiko zaina zuri eta beterik badago, eskuratzea merezi.

(bihar segituko dugu honekin)

 

08. abendua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu