Monthly Archives for urtarrila 2015

Urt-30 Platuxa saltsan

Ilbeltz honen akabera, bihar; gaur ostirala Zerealez beste zerbait jakin nahi? Hauxe ekarri dizugu Elikadura Hiztegitik: sin: labore; es: cereal; fr: céréale; en: cereal. “Laborari” kontzeptuarekin lotuta (latinez labor, esfortzua, nekea; hortik, batetik nekazaritza eta bestetik laborantza termino baliokideak eta, … Continue reading

30. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt-29 Patata tortila

Gaur osteguna dugu hemen; bestetan, eguena. Urtarrileko jan-edanak, aukeran Uretakoak: beira, berberetxoa, izkira, muskuilua, ostra, otarraina, zigala; olagarroa, txipiroia; angula; arrain zapalak (mihi-arraina, platuxa, oilarra…), barbarina, bisigua, erla, halibuta, legatza, lupia, sardina, urraburua; karpa, perka Haragia: kapoia, ahatea, antzara, etxeko … Continue reading

29. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt28- Arroz beltza

Asteazkena da gaur, herkide.     ARBAILLARREN ELIKABIDEA (Euskaldunon Egunkaria, 1996.01.21) Zuberotarrak ahaide ez ditugulako, gu ere bagarelako. Euskal Herriko azken izkina izateak askotan liluratzat aurkezten digu amets gaiztoa. Dena da polita Zuberoan, dena historiko, poetiko eta zoragarri, baina inortxok … Continue reading

28. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt2- Gernikako piperrak

Gaur asteartea da, urtarrilak 27 Gure piper, pipar eta biperrrak Euskal Herrian piper hauek ditugu ezagun edo ohikoak: pipermorroa: Europan gehien kontsumitzen dena; berde, purpura edo gorria, handi, potolo, mamitsua, gozo eta goxoa, ez oso zapore nabarmenekoa; gordinik entsaladan (hobe … Continue reading

27. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt-26 Piper opilak

Bai, atzo igandea, gaur astelehen ozena Ituren eta Zubietan eta hemendik aurrera asteburu soka luze batean, Zuberoan Maxkaradak. “Dantzan” webetik jaso dugu: Otsailak 1ean, Urdiñarbe/Muskildi Otsailak 8an, Garindaine Otsailak 15ean, Gamere-Zihiga Martxoak 1ean, Altzürükü Martxoak 8an, Ürrüstoi-Larrabile Martxoak 14an, larunbatez, … Continue reading

26. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt-25 txokolategileak

Gaur igandea da, bai. Bihar, Ituren eta Zubietan, despertadorea. Horrela esaten diegu Euskal Herrian egun hauetan sua eta burrunba ardatz hartuta ospatzen diren errituei (danborradak, kaldereroak, inauteri aurreko festa-saioak…). Ama Lurra esnatu behar dugu, emaitza ekoizten has dadin berriro, etxean … Continue reading

25. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt24- Berroak

Zergatik, zergatik, zergatik… horren prezioa? Ilbeltzeko laugarren astegun euritsu hau lauretan hasi da Manuelentzat, tripulazioko txalupa-mutilak kaletik sokari heldu eta, balkoiko kriskitina astindu dionean, ohetik jaiki dadin. Oraindik bustita dauden arropak eta bota uretakoak jantzi, bezperako kafesne grisa hartu eta … Continue reading

24. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt23- Bisigua donostiar erara

Ostiral, ortzirale, egubakotx edo barikua da gaur (ez egin kasurik Ase eta Goseri). Bisigu donostiarra, bere soilean, apaingarrien premiarik ez duena.   Kakaoa (Theobroma cacao). Izen zientifikoa Linneok eman zion: theo (jainko), broma (jaki), hots, elikagai jainkotiarra. Mundu zabalean hartuko … Continue reading

23. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt22- Baztanzopak

Bixintxo edo hendaiarren eguna dugu gaur, osteguna. Jogurta Hitza turkieratik (yoğurt, mamitu edo gatzatuta) iritsi zaigu, aldaketarik gabe, grafiak gorabehera. Esneki hartzituen kontua orain dela 8.500 urteko hartara garamatza: Neolitoan, abeltzaintzaren hastapenetan, gizakia konturatu zen esnea berez mamitzen zela, “berez” … Continue reading

22. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Urt21- /Jon Tapia/ piper beteak

  Iraultza berdea Bi mundu-gerra handien artean erdietsiriko aurrerakuntza zientifikoen eta borondate politikoen emaitza gisa, gutxien aurreratutako herrialdeetako eta garapen bidean zihoazen herrialdeetako nekazaritza aldarazteko politika teknologiko zabal bat (1960 – 1975 – 1990) izan zuen iraultza berde haren helburu … Continue reading

21. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Tresna-barrara saltatu