Urt09- Katuarraina saltsan

Ez kasurik eman: gaur ostirala da, eta halaxe izango da aurten egutegiak “osteguna” dioen guztietan.

Aza gorria
sin: lonbarda; (Brassica oleracea, capitata rubra) es: (col) lombarda; fr: cabus rouge; en: red cabbage.

Gurean, tradizioz, urte bukaerarako uzten zen aza esferiko (eta, batzuetan, txapal) honen orri leun distiratsuak gorri urdinez antozianina izeneko pigmentuak tindatu ditu. Burua zenbat eta gogorrago edo trinkoago izan, aza gorriaren kalitate gastronomikoa hainbat eta hobea. Aza familiakoez adierazitako denek balio dute honetan ere.

Aukeran: tente, astun, trinko, kraskatsu, distiratsu eta kolore biziko orri ilunak dauzkana.

Saihestekoa: hazitakoa, belaxka dagoena, luzatzen hasitakoa (loretara doanez, mikatza dago) eta, orokorki, itxura ederrekoa ez dena.

Kontserbatzeko: astebete baino gehiago ez, hozkailuko behealdean.

09. urtarrila 2015 by ksarasola
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu