Urt12- Mamia

Mamia
sin: gatzara, gatzatu, gaztanbera, kailatu, putxa; es: cuajada; fr: caillé; en: curd.

Esnearen parte bat (gantz eta kaseina dauzkana), berotasunaren edo gatzagiaren (edoskitzen ari den animalia gaztearen urdailetik erauzia) eraginez, gazuretik bereizi eta ore bat osatzen duena, gerora gaztaren lehengai izango dena.

Bestela adierazteko, substantzia azido baten eraginez, esnearen kaseinen prezipitazioari esker erdiesten den produktu solidoetako bat da, gazta ororen lehen-lehen egoera.

Postrean hartzen da mamia, eztigarri batez (azukre, ezti, marmelada, konpota) gozatu eta, batzuetan, kanelaz lurrinduta. Esneari gatza eranstea ere ohiko kontua da; ez horren ohikoa, aldiz, esnea harri edo burdina goriarekin zarrastatzea, albumina karamelaturik, “erre usaina” har dezan.

12. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu