Urt15- Baratxuri zopa

Txokoa

sin: soziedade, elkarte gastronomiko; es: sociedad gastronómica; fr: société gastronomique.

Janaria bazkide eta adiskideentzat musu truk eta sekulako azpiegiturekin (sukaldarien maila aintzat harturik) prestatu eta lagunartean kontsumitzea helburu behinena duen erakunde tipikoa da Euskal Herrian, aresti arte emakumearen sarrera debekatua izan duena (emakumea, kontsumitzaile den aldetik).

Gizonezkoek zikindutakoak garbitzera emakumeak elkarte denetan sartzen dira egun (2015), bazkideak bertan ez direnean, eskuarki; andre ezagun batzuk, dena den, gizonezkoentzako ordutegi horretan sartzeko pribilegioa izan dute: politikariak, kirolariak, aktoreak, etab.

Emakumearen eraginari saihets egitea izan du, beraz, gizarte matxista eta patriarkaleko erakunde horren beste helburu nagusi bat.

Janaria amaitutakoan, erabilitakoa jaso, kontsumitutakoa paper batean apuntatu, dirua kartazalean sartu eta kutxan ipintzen da, inolako kontrolik nozitu gabe. Txokoak sukaldaritzan eragin handia izan du, ez bertan prestatzen den janagatik, gizonezkoa ere sukaldari aritzen delako.

15. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu