Urt17- Erromeroa

Erromeroa
(Rosmarinus officinalis); es: romero; fr: romarin; en: rosemary. Ros marinum horren esanahia, “ihintz itsastarra”, latin makarronikoan. Hori baino serioagoa, grezieratik, rhops (zuhaixka) eta myrinos (lurrintsua)

Ezkaiaren ondotik ibili ohi da, Nafarroa eta Araba hegoaldeko bide bazterretan-eta, belar gaizto gisara hedatzen da. Baina Euskal Herri osoan ikus daiteke.

Hautatu kimu gazte loretsuak, eraman etxera eta lehortu ilunpetan, buruz behera, landarea esekita luzaro kontserbatzen baita.

Usain-zapore sakon eta luzekoa denez, tamainaz erabili behar da (bestela, gainerako guztia estaliko du belar honek), haragi koipetsu, oilasko mottel, patata, eskabetxe… are izozki batzuetan ere.

Ahal dela, ez zerbitzatu platerean.

Zainak zotz gisa erabil daitezke, txitxi-burruntziak eratzeko: zorrozturik, oilasko edo untxia parrillatik atera eta lurrinduta jateko.

Alkoholarekin nahasita, nekearen ondorengo esker oneko masajea hartzeko.

Herri-medikuntzan, bronkitisa eta disipula sendatzeko baliatzen da erromeroa.

17. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu