Urt21- /Jon Tapia/ piper beteak

 

Iraultza berdea

Bi mundu-gerra handien artean erdietsiriko aurrerakuntza zientifikoen eta borondate politikoen emaitza gisa, gutxien aurreratutako herrialdeetako eta garapen bidean zihoazen herrialdeetako nekazaritza aldarazteko politika teknologiko zabal bat (1960 – 1975 – 1990) izan zuen iraultza berde haren helburu behinena munduko goseari amaiera ematea zen, hiru euskarri nagusi hauetan sostengaturik:

  1. Etekin handiko zereal-barietate hautatuak (arroz, arto eta garia, batik bat).
  2. Produktu laguntzaileak, hau da, hazi hautatuak, ongarriak, lurraren ezaugarri fisiko edo kimikoak hobetzen dituzten gaiak (hondarra, turba, karea…), produktu fitosanitarioak, hazkundea azkartzen edo mantsotzen dituztenak.
  3. Lurrak ureztatzea.

Bi mundu gerren artean eginiko ikerkuntza zientifikoei esker, lurrak behar adina ureztatzea, ongarri mineralak, produktu fitosanitarioak eta mekanizazioa tarteko, aurrerapen ikusgarriak (tradiziozko uztaren bi edo bost halakoak) lortu dira herrialde horietan eta, ondorioz, goseak hildako gizakien kopurua arrunt urritu da, egun ere gosea eta malnutrizioa arazo ezinago larriak dituzten arren.

Beste hainbat alorretan ere arazoak ekarri ditu iraultza berdeak: nekazaritzan lana galdu duten laborari famili askok hirira migratzen dute (ondorioz, hirietan txabolismoaren arazoa agertu edo larritu egiten da), monolaboreak lurra galtzen du epe ertainera, hazi berriak baldintza hobezinetan bakarrik ernatzen dira, biodibertsitatea urritzen da, geruza freatikoak galtzen dira, erabateko menpekotasun teknologikoa kezkagarria da, lurren gazitzea kezkagarria da, bizkarroi edo parasitoak geroz eta indartsuago bihurtzen direnez, pestizida eta plagizida ugari eta indartsuagoak erabili behar izaten dira, stockak metatzean arazo larriak gertatzen dira, etab.

(Elikadura Hiztegitik hartua)

21. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu