Urt23- Bisigua donostiar erara

Ostiral, ortzirale, egubakotx edo barikua da gaur (ez egin kasurik Ase eta Goseri).

Bisigu donostiarra, bere soilean, apaingarrien premiarik ez duena.

 

Kakaoa (Theobroma cacao).

Izen zientifikoa Linneok eman zion: theo (jainko), broma (jaki), hots, elikagai jainkotiarra. Mundu zabalean hartuko zuen arrakastaren iragarpena, nonbait. Kontua da Erdialdeko Amerikako herrialde batzuetan txanpona izan zela kakao-baba, gure inguruetan gatza izan zen bezala.

Hiru barietate zeuden aresti arte:

kreol edo bertakoa (Erdialdeko Amerika osoan ekoizten dena, kalitate handikoa),

kanpotarra (Amazoniakoa sortzez, Afrikak ekoizten du batik bat; arrunt eta aroma arinekoa denez, txigortu egiten dute) eta

hibridoak (trinitarioa nagusi izaki; bien arteko nahasketa honek bigarrenera jotzen du).

2008 urtean, ordea, ikertzaileek kakao barietateen sailkapen berria proposatu dute, ezaugarri morfo-geografiko eta genomikoen arabera: Amelonado, Criollo, Contamana, Curaray, Guiana, Iquitos, Marañon, Nanay, Purús.

Kakaoa da landare horren baba edo haziak hartzi eta lehortzearen ondoriozko produktua, gerora txokolatearen oinarria izango dena. Hazi horiek eho eta, bertatik kakao gurina erabat edo partzialki erauziz erdiesten den hauts lehorrari ere kakao deritzo.

 

23. urtarrila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu