Monthly Archives for otsaila 2015
Bukatu dugu! Txin txin! Almanake osoa ekarri dugu Internetera
2015eko otsailaren 22, igande edo domeka. Txin txin! Lortu dugu, bukatu dugu urtebeteko ibilbidea! 2014ko otsailaren 22tik … 2015eko otsailaren 21era bitarte … urte betez eta egunero-egunero ekarri dugu blog honetara orri bat orain dela 12 urte argitaratu zen “Ase … Continue reading
Ots21- Praliné eta platanoa
2015eko otsailaren 21, larunbata Sagardo ontzien aspaldiko neurriak Txotx garaia dugu hauxe, puri-purian. Baina sagardoa edatea ez da guk uste bezain modernoa (baliteke neolitotik etorritako ohitura izatea) eta sagardotegira joatea ez da guk nahiko genukeen bezain antzinakoa (50 urte eskas, … Continue reading
Ots20- Legatz frijitua
2015eko otsailaren 20, ostirala Ohartxoa: errezetak zahartu egiten dira, nutrizio, gastronomia, ekologia eta beste elementu askoren eraginez. Gaur ez genuke irinik erabiliko, olioa erdia litzateke, frijitzeko tenperatura epelagoa eta, azkenik, frijitutako arrainkia ez genuke paper gainean pausatuko. Hiztegi kontuetan, arrainari … Continue reading
Ots19- Haxoa
2015eko otsailaren 19, osteguna AZOKA ETA FERIAK “Santo Tomaseko periya, txorixua ta ogiya” entzun izan dugu inoiz, edo -antzina- “Bilboko Feriamuestrasen jente larregi sartzen dok”, edo Bordeleko makineri feriara joan direla baserritarrak, Udaletxeak autobusa jarrita. Azoka, arabieratik —zawq hitzetik— omen … Continue reading
Ots18- Aza txungurrekin (Patxi Adad)
2015eko otsailaren 18, asteazkena: Hausterre Oharra: “gazte” hori ez da txismosoa (euskaraz ez dakienak pentsa lezakeen bezala), tximotsua baizik, adats, kalpar edo txima luze garbi eta zainduak erakusten dituena. Txungurra sin: txongoa, ukondoa; es: codillo; fr: jarret, jambonneau. … Continue reading
Ots17- Feijoa
2015eko otsailaren 16, astearte inautea, asteartita Pattarra sin: hailabe, kattalingorri, kilinpon, ttotta, edari bizi; es: aguardiente; fr : eau-de-vie; en: booze (lagunart.), aguardiente. Ardoaren edo zereal (zekalea, garia), fruta (mahatsa, gerezia), belar (anisa, menda) edo hazien distilazioz lortutako alkoholdun edaria da … Continue reading
Ots16- Sagar erreak
2015eko otsailaren 16, Astelehen Inauteria, astelenita. Txotxeko sagardo onaren ezaugarriak Txotx garaia dugu puri-purian. Sagardogileak aurten kontsumituko den sagardo horren hasikinak erakusten dizkigu, ondo eginiko lanaz harro. Guk, emaitza horiek balioztatzeko tresnak eramango ditugu, hara: Kolorea: berde-horixka. Garbitasuna: ia gardena … Continue reading
Ots15- Iruñeko San Blasetako erroskilak
2015eko otsailaren 15, igande edo Zaldun Inaute, Igande inauteri, domeka haratuzte, zaldunieta, zaldunite, zalduniote, zalduiñati, zaldiñabete, etab. Inauterietako postre eta gozoki tradizionalak Tostada, torrada edo torrijak Ogi zaharra xerratan ebaki, kanelaz aromatizatutako esne gozotan beratu eta (irinetan bildurik edo biltzeke) … Continue reading
Ots14- Saltsa-perretxiko beltza
2015eko otsailaren 14, larunbat inaute (erdipurdikoa) HARATUSTE, KARNABAL ETA INAUTERIAK MAHAIAN Merezi zuen eta: bidezkoa denez, Urepeleko artzaina, Ondarroako arrantzalea edo Oiartzungo meatzaria bozkarioz zeuden Santa Ageda italiarra martirio-bidetik zeruan ingresatu zela jakin zutenean, sindikatua zer izango ote zen … Continue reading
Ots13- Angulak
2015eko otsailaren 13, ostiral mehea Angulak eta txitxardinak Izena nondik? Txitxardina” neologismoaren etimoa argi dago: zizare (arra) + dina (bezala; urdina, berdina, gordina, etc.). “Angula” latinetik (“zigor, zartailu”) joan da hizkuntza erromanikoetara. Izana nondik ? Kuba, Jamaika, Puerto Rico, Haiti… … Continue reading