Bukatu dugu! Txin txin! Almanake osoa ekarri dugu Internetera

2015eko otsailaren 22, igande edo domeka. Txin txin!
Lortu dugu, bukatu dugu urtebeteko ibilbidea!

Ase_eta_Gose_azala2014ko otsailaren 22tik
… 2015eko otsailaren 21era bitarte
… urte betez eta egunero-egunero ekarri dugu blog honetara orri bat orain dela 12 urte argitaratu zen “Ase eta gose” almanakekoa.

Aspaldiko testu eta irudi bizi haiek apalategi batean betiko ahaztuta gera ez daitezen egin dugu.
Zuk Interneten bidez eskura izan ditzazun.
Interneten ez baitago euskarazko testu asko elikadurari buruz. Ez Interneten, ez munduan.

Bidean, gainera, beste ekarpen bi sortu ditugu:

Emankorra izan da urtea, baietz! Ea gustuko dituzuen sukaldaritzako hiru opari “digital” hauek!

Gaur urtebete sortu zen sutondoko hau eta zuen interesari esker bizirik iraun du gaurdaino.
Eskerrik asko, beraz, euskaltzale guztioi.

… Aunitz urtez!

Kepa Sarasola, Nagore Sarasola, Edorta Agirre

25. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu