Ots12- Borraia

2015eko otsailaren 12, ostegun gizena

Bainuetxeak

Bainuetxeek biziki bultzatu zuten sukaldaritza, gastronomia eta elikaduraren aurrerakuntza Euskal Herrian XIX. mendeaz geroztik. Gipuzkoari dagokionez, lehena Zestoan sortu zen (1804); gero, Arrasate (1825), Gabiria (1832), Aretxabaleta (1842), Altzola, Azkoitia eta Ataun (1846), Ormaiztegi (1853), Lizartza (1862) eta Eskoriatza (1866) etorri ziren ondotik, baina Euskal Herri osoan hedatzen ari ziren bitartean: Fitero, Belaskoain, Elgorriaga, Mintxate (Uztarrozen), Zuberoa, Kanbo, Urberuaga, Enkarterrietan…

balneario bilaketarekin bat datozen irudiak

Bezero dirutsu, boteretsu edota ospetsuak kalitatea eskatzen zuen, prezioak prezio, masifikaziotik at. Horrelakoetan jarri ziren Ingalaterra eta Frantziatik etorritako chefak eta bertan ikasi zuten goi mailako sukaldaritzaren berri hemengo emakume askok; hauek jatetxeak (adiera hertsian) sortu, hauetako batzuk findu eta ostatu ospetsu bilakatu ziren, gerora; XX. mendearen 2. herenean euskal sukaldaritza berria sortu zen, establezimendu horietako seme-alabek, gehienbat, eta atzerrian ikasi berriak diren ostalaritzako profesional handiek bultzaturik.

(Elikadura Hiztegitik hartu dugu)

12. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu