Ots17- Feijoa

 2015eko otsailaren 16, astearte inautea, asteartita

Pattarra

sin: hailabe, kattalingorri, kilinpon, ttotta, edari bizi; es: aguardiente; fr : eau-de-vie; en: booze (lagunart.), aguardiente. Ardoaren edo zereal (zekalea, garia), fruta (mahatsa, gerezia), belar (anisa, menda) edo hazien distilazioz lortutako alkoholdun edaria da (29º-40º artekoa, baina bada 70º eta gehiagokorik ere), oro har, hala nola armagnak, vodka, aquavit edo calvados.

Pattarra kontsumitzen da bere horretan, ondurik, lurrindurik edo bestelako likidoekin nahasirik. Herrialde ugarietan edan ohi den edari multzoa osatzen du. Gurean, ohikoa da janari ondoan, kafearen ondotik hartu edo berari tanta bat nahastea.

Pattarrak izan daitezke

  • soilak: malta, labore, sagardo, sagar, udare, mahats, gerezi, abrikot, aran, fruta bat baino gehiago, esne, kanabera azukre eta bestelakoez eginikoak (halaz ere, ardotatik distilatutakoari aplikatzen zaio zehazkiago), hots, ron, calvados, whiski, tequila, kirsch, armagnak, koñaka,
  • onduak (patxarana, anisa, ratafia),
  • lurrintsuak (absenta, ouzo, pastis, ginebra, curaçáo, aquavit)
  • konposatuak: vodka, bitter, anisdun, esnedun, belardun, ginebra, krema eta beste eginikoak, ginebra, mark, krema… azken hauei likore esaten zaie

Pattar askok berariazko izanik ez duten arren, beste batzuk ezagunak ditugu, hala nola rona, whiskia, tekila, mezkala, brandia, kirscha, sochua, etab. Hona gure artean ezagunak diren pattar distilatu batzuk:

 

pattarra lehengaia alkohol

edukia* (%)

zahartzea
brandia mahatsa 95eraino haritzezko upeletan
armañaka mahatsa 52-65 haritzezko upeletan
koñaka mahatsa 70 haritzezko upeletan
grappa, mark sagar patsa 70
calvados sagarra, sagardoa 70 haritzezko upeletan
uxualak frutak 70
gina laboreak, olo

maltatua

95
rona melazak 70-90 haritzezko upeletan
vodka laboreak,

olo maltatua

95
tequila agavea 55 haritzezko upeletan
whiskiak

eskoziarra

irlandarra

bourbon

 

 

olo maltatua

laboreak, olo maltatua

artoa, olo malteatua

 

70

70

62-65

 

haritzezko upel erabilietan

haritzezko upel erabilietan

haritzezko upel erabilietan

 

(*) Distilatu ondorengo alkohol edukia hastapeneko ardo, sagardo edo garagardotik irauten duen zapore-graduaren adierazleetako bat da. Zenbat eta alkohol gehiago eduki, orduan eta apalagoa da bestelako aromatikoen edukia eta neutroagoa da zaporea.

17. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu