Ots18- Aza txungurrekin (Patxi Adad)

2015eko otsailaren 18, asteazkena: Hausterre

 

Oharra: “gazte” hori ez da txismosoa (euskaraz ez dakienak pentsa lezakeen bezala), tximotsua baizik, adats, kalpar edo txima luze garbi eta zainduak erakusten dituena.

 

Txungurra

codillo bilaketarekin bat datozen irudiak

sin: txongoa, ukondoa; es: codillo; fr: jarret, jambonneau. Beti urde edo txerriarena. Ukondoa eratzen den tokian, hankako bi hezurren arteko loturan ebaki eta merkaturatzen den atala da txungurra.

Gantz ugariak pieza honi zapore eta usain sakona ematen dionez, luze egostea eskatzen du, gelatinatsu  ager dadin. Txungurra batzuetan gazitu egiten da, hezur eta guzti, jangarri kontserbatzeko. Gaur egun ukondoa, lagungarririk gabe, labean erreta edo prestaera luzeetan (estofatua, braseatua) hartzen bada ere, tradizioz lekaleekin (ilar, babarrun, baba) hartu izan da neguan, eskuarki, eltzekariaren arima.

Aukera baldin badago, aurreko ukondoa hautatzea komeni da, zapore finagokoa izatearren.

codillo bilaketarekin bat datozen irudiak

Txungurrak: atzekoa eta aurrekoa

18. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu