Ots20- Legatz frijitua

2015eko otsailaren 20, ostirala

Ohartxoa: errezetak zahartu egiten dira, nutrizio, gastronomia, ekologia eta beste elementu askoren eraginez.

Gaur ez genuke irinik erabiliko, olioa erdia litzateke, frijitzeko tenperatura epelagoa eta, azkenik, frijitutako arrainkia ez genuke paper gainean pausatuko.

Hiztegi kontuetan, arrainari “lau solomo” atera dizkiogula dio formulak; lau puska ere esan daiteke.

 

BERROAK

sin: iturri belar, ur berro. (Nasturtium officinale).

berro bilaketarekin bat datozen irudiak

Izen zientifikoaren adieratik hasita, nahikoa iradokitzailea da: nas sudurra da latinez eta turtium, okerra; berroaren usain mina hartzean, muzin ez baina keinu hori egiten omen dugulako. Hosto txikiko berdura naturala, fresko, kraskatsu eta pittin bat mina.

Zeinahi klimatan, noiznahi biltzen dira berroak, baita elur azpitik ere: erreka ertzean, iturri ondoan beti. Landutakoa baino txiki eta minagoa duzu basatia.

Ez batu, ez bildu alerik, artaldea gertu badabil, arriskutsua izan liteke eta; zalantzarik izatekotan, erosi dendan, negutegian eginikoa segurua delako. Eskuratutakoan, hozkailuan bizpahiru egun iraungo du plastikopean. Kontsumitu behar denean (ez askoz lehenago), garbitu iturripean eta xukatu ongi. Entsaladan (esnegain ttantta bat gehituta), pure edo krema eginik, papilloteko berduren artean, xehe-xehe ebakita, perrexilaren ordez erabiltzen da entsalada, maionesa, zopa, pasta, patata erre eta antzekoen gainetik zabalduta; edo zuku bihurturik, aperitiboan… goxo bixia beti. Nabarmenegi gertatzen bada, sartu ur irakinetan segundo batzuk.

20. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu