Ots21- Praliné eta platanoa

2015eko otsailaren 21, larunbata

Sagardo ontzien aspaldiko neurriak

Txotx garaia dugu hauxe, puri-purian. Baina sagardoa edatea ez da guk uste bezain modernoa (baliteke neolitotik etorritako ohitura izatea) eta sagardotegira joatea ez da guk nahiko genukeen bezain antzinakoa (50 urte eskas, hor nonbait).

Baionako kaian XV. mendean agertzen diren sagardo neurriak, Ternura (Terranova) eramateko:

  • pinta (0,77 l, oraingo botilaren antzekoa),
  • pota (2 pinta, 1,54 l),
  • herrada (10 pot, 15,4 l),
  • setierra (5 herrada, 75,9 l),
  • barrika (16 herrada, 246,72 l),
  • pipa (2 barrika, 6,5 setier, 493,44 l),
  • tona (2 pipa, 13 setier, 986,88 l).

Horrek adierazten du nolako garrantzia izan duen sagardoak itsasoan. Hego Euskal Herriko ohikoenak, oraintsu arte, “karga” izeneko neurriak izan dira; tamaina txikikoen artean, berriz:

  • pitxarra (1,5 l),
  • pitxerdi, txopin edo pinta (0,75 l),
  • txikia (0,25 l),
  • txikierdia (0,12 l).

(Elikadura Hiztegitik hartu dugu gaurkoa)

21. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu