Ots3- San Blas

San Blas, ito arte arnas, plis-plas, astearte edo martitzen eskas

San Blas

Gurean, azken mendeetan elikagaiak elizara eraman izan dira, benedikatzera; antropologo batzuen iritziz, iraganean ohiko bisitari genuen izurritetik babesteko egiten zen erritu hori: ogia, ardoa, fruitu sikuak, gozokiak, ura, gazta, frutak, opilak, gatza, hazkurria (legamia), hestekiak… baita, etxerakoan, aziendari hazkurri emango zaiona eta aurki erein beharreko lekale eta laboreen (garagarra, garia, oloa, artoa) haziak ere iragazi dira eliz bahetik, etxekoen osasuna bermatzeko.

Herri zenbaitetan, gerora urdinduko ez den eguneko ogi (erroskila, opil zapal, uso eta lorontzi erakoak, etc.) berezia etxekoandreak egin eta apaizak benedikatu ondoren, herriko haurren edo etxeko gizaki eta animalien artean banatu izan da: Bizkaitik Zuberoraino hedaturik dago tradizio hau, aldaketarik gabe, kasik.

Gaurko egunean benedikatu den jakia hainbat gaitzetatik (zintzurreko minetik, bereziki) salbutzat hartuko da aurtengoz; hurrengo urteko San Blas egunean erre beharko da tarte horretan kontsumitu ez den benedikaturiko guztia, aztura horien arabera.

03. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu