Ots9- Haragiaren samurtasuna

2015eko otsailaren 9, astelehena


Zekalea

sin: ainagua, zikirioa (Secale cereale); es: centeno; fr: seigle; en: rye.

Esanahiz, behintzat, “lehor zalea” omen den labore honek lur hotz, azido eta txiroak aproposak ditu eta orain 3.000 urte hasi zen ekoizten, Sirian. Europa ekialde eta iparraldean ohiko zereala izaki, gure artean oraintsu arte ospe urrikoa genuen, gariaren aldean, gosete gorrietan soil-soilik kontsumitu izan baita (agian, mingots samarra izateaz gainera, gariz eginikoa bezain harro ez delako agertzen zekalezko ogia, gluten gutxiago duelako).

Zekale irin hori lurrintsua balio dietetiko handiko eta iraupen luzekoa da baina bera bakarrik, ogia egiteko gaurko kontsumitzaile estandarraren gustukoa ez denez (“ogi beltza”), gari irinarekin nahasi behar da (zekale irin hutsez eginiko ogia marroi iluna da, mingotsa, malgutasun urri eta uki latzekoa, luze irauten duen arren), irinak oso zapore berezia duelako; ganaduarentzako bazka bikaina da, landareak 1,60 metroko altuera hartzen duelako, eta lastoa jangarria dute animaliek.

Edari alkoholikoak egiteko baliatzen da zekalea, gordinik edo maltatuta.

08. otsaila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu