Atal “innobleak” (15.03.02)

Ganaduaren bosgarren laurdena”

sin: haltsar, barru, barruki, biriki, barrunbe, tripotx, etab.; es: despojos; fr: abats, boyaux. Haragitarako animalien atal jangarriak, kanal kontzeptuan sartzen ez direnak dira, hala nola gibela, barea, giltzurrunak, gongoilak, birikak, bihotza, burmuinak, hezur muina, guruinak (timoa, tiroidea, pankreasa, suprarrenalak, barrabilak), hausnarkarien urdaila eta hesteak (tripakiak), baresarea, hankak, maskuria, burua, mingaina eta odola.

Europako legearen arabera, gizakiak kontsumitzeko egokiak diren, lesiorik edo gaixotasunik ez duten eta higiene baldintzetan hildako animalienak izan behar dute. Okela piltzar, zirtzil edo zarpailak ez dira kontsumitzen gurean. Erraiak egun bazterretsiak badaude ere, tradizioz etxeko sukaldaritzan garrantzi eta presentzia handia izan dute, proteina iturririk merkeena izan direlako lehorreko mahaian.

Aresti arte hozkailurik etxean ez egotea eta elikagai horiek agintzen dituzten berariazko prestaerak egokiro burutzeko denbora eta teknikarik ez edukitzea izan dira baztertze horren arrazoietako batzuk.

 

Errai gorriak Behi Txahal Ardi Txerri
Birika + +
Bihotza + + +
Gibela + + + +
Barea + +
Errapea +
Giltzurruna + + + +
Hanka + + + +
Koskabiloak + + +
Isatsa + +
Masailak + +
Mingaina + + + +
Muturra + +
Hazikontzoak + +

Errai zuriak Behi Txahal Ardi Txerri
Hankak + + +
Burmuina + + + +
Tripakiak + + +
Belarria + +
Burua + + +
Baresarea / + / /

 

02. martxoa 2015 by edortagirre
Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu