Martxoko jan-edanak

2015eko martxoaren 1, igandea

(Gripeak, nola ez, alboko bazterrean utzi gaitu tartetxo batez. Dabilenari gertatzen, omen)

euria bilaketarekin bat datozen irudiak

Martxoan sartu gara, oro har. Epailera, lege zaharrekoak. Ostarora Zuberoan eta martira Bizkaian.

Otsail kondarreko bi egunak eta martxoko aurrenekoak  zozomikoteenak omen dira. Zozoak bikotekidea bilatzen du egun triste eta ilun hauetan. Noski, eguraldi kaxkar honekin zer egingo ote duzu, bestela…

lluvia bilaketarekin bat datozen irudiak

Martxoko jan-edanak, aukeran:

Uretakoak: beira, berberetxoa, izkira, lanperna, muskuilua, ostra, zigala; arrain jendea: antxoa, arraia, arrain zapala (mihi-arraina, oilarra, erreboiloa, platuxa…), bakailaoa, barbarina, berdela, bisigua, gelba, halibuta, itsas aingira, izokin itsastarra, krabarroka, legatza, liba, lupia, makaela, meroa, papardoa, sardina, zapoa; aingira, karpa, perka…

Haragia: arkumea, antxumea, untxia, esneko txekorra, hegazti gantzatsuak, orokorki.

Barazkiak: apioa, azak (zuria, berdea, kizkurra, azalorea, bruselazak, aza gorri edo lonbarda…), baba, berroak, borraja, endibia, eskarola, garitako zainzuria, ilarra, kardua, orburua, patata berria, porrua, txikoria, zerba, ziazerba…

Frutak: anana, banana, granada, kiwia, marrubia, sagar eta udare negutarrak; zitrikoak (laranja, mandarina, pomeloa…); fruta exotikoak (mangoa, kokoa, papaia…)

Gainerakoak: basoan, ziza zuria eta, euriak ito ez baditu, hasierako onddoak.

 

01. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu